Euskaltzaindia - Azkue Biblioteka eta Artxiboa    
 

Azkue Bibliotekaren Artxiboa (ABA) Euskaltzaindiaren artxiboa da eta erakunde honen egoitzan dago, Bilbon. Zabalik dago ikerleentzat eta hiru motako funtsak jagoten ditu :

1. Euskaltzaindiaren administrazio artxiboa (EUS) : erakundearen dokumentazio administratiboa jasotzen du (1919-1970).
2. Artxibo historikoa : hainbat euskaltzain edo euskaltzale historikoren artxibo pribatuetako dokumentazioa jasotzen du: Resurreccion Maria Azkue (RMA), Andima Ibinagabeitia (AIB), Jose Maria Jimeno Jurio (JJJ) eta beste hainbat.
3. Ikus-entzunezko artxiboa : Erakundearen ekitaldiei, euskaltzainei edota euskaltzaleei dagozkien irudiak, soinuzko grabaketak eta bideoak jasotzen ditu, beste zenbait grabaketa dialektalekin batera.

Helbidea : Plaza Barria 15, 48005 Bilbo
Ordutegia : astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara
Telefonoa: (34) 94-4152745


Harremanetarako
Lege oharra